2014an Arrasateko Udalak Ekin Emakumeak Elkartearekin elkarlanean Mundutik Arrasatera, Arrasatetik mundura egitasmoa jarri zuen martxan. Proiektu honen helburua da kultur aniztasunaren aberastasuna azaleratzea eta herritarren elkar-ezagutza sustatzea. "Izan ere, gaur egun, jendarte zabala dugu mundutik Arrasatera etorri direnak. Honek, Arrasate mundura irekitzea ekarri du: munduko hainbat lurraldeetako bizilagunak osatzen dugu Arrasate eta kaleetan hainbat hizkuntza entzun eta ohitura eta janzkera anitzak ikusten ditugu", diote antolatzaileek.
Azaroaren 17koa bosgarren saioa izango da; Pakistango ipuinak kontatuko dituzte Hadia eta Tayyaba Hafeez-ek urduz eta Lander Juaristik euskaraz. Ipuinak 5 urtetik gorakoentzako haurrei eta euren familiei zuzenduta egongo dira.