EAJk nabarmendu du, errespetu falta izateaz gain, horrelako gertaerak bizikidetzaren aurkako erasoa direla, eta berretsi du, "bakean eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna behar duela gure herriak". Bide horretan, "salbuespenik gabe, giza eskubide oro errespetatzea" oinarrizkoa dela gaineratu du alderdiak.
Bozeramaile batzordea deitu du
Azkenik, datorren astelehenean, hilak 7, 17:30ean, "gertaera larri horiek" baloratzeko Udalaren Bozeramaile Batzordea deitzea eskatu du EAJk.


