Jarraian, EH Bilduren, Baleikeren eta Irabaziren oharra osorik:
"TTIP/CETA merkataritza akordioak herrien subiranotasunaren aurkako erasoa dira, langilegoaren eskubideen aurkako erasoa eta ingurugiroaren aurkako erasoa. Akordio horiez langileen eskubideez, ekologiaz edota justizia sozialaz eskrupulu gutxi duten enpresa transnazionalak aprobetxatuko dira. Bere garaian honi buruz eztabaidatu genuen Arrasateko udalbatzan. EH Bildu, Baleike eta Irabazi TTIP/CETA akordio hauen aurka gaude bete-betean. Europar Batzordeak eta USA/Kanada gobernuek eroan dituzten negoziazio sekretuak onartezinak dira. Sakonki antidemokratikoak dira.
Baina antidemokraziaren aurka demokrazia gehiagorekin egin behar da. Protesta irmo baina demokratikoekin, gure antagonismoa errespetutik egikarituz.
Horregatik EH Bilduk, Baleikek eta Irabazik ez dugu konpartitzen asteburu honetan Arrasateko Batzokian egin den protestaren modua, bereziki lokaleko bi langileri zuzenean eragin dionean honek. Elkartasuna adierazten diegu. Egia da EAJk TTIP/CETA akordioak babesten dituela, baina bere egoitzara pintura jaurtitzeak tratatuen aurkako aldarrikapenetan diren helburuak desbideratzen ditu eta ez die mesederik egiten".