Auto batek bazterra jo du Arrasateko Kataide poligonoaren parean eta ilarak sortu dira

Eneko Azkarate 2016ko aza. 7a, 08:21

Auto ilara luzeak sortu dira Arrasateko sarreran, Bergaratik Arrasaterako noranzkoan, Epeleko biribilgunetik 200 bat metrora. Opel Corsa markako auto batek bazterra jo du, erdibitzailea hain justu ere. 07:20ak aldera gertatu da. Autoan gidaria bakarrik zihoan eta ez du zauririk jasan.

Ertzainak berehala bertaratu dira eta trafikoa bideratzen dihardute. Errei bat itxita dago eta, ondorioz, Elorregirainoko ilarak sortu dira. Segurtasun sailetik adierazi dutenez, olioa dago bidean eta garabiak autoa erretiratzen duenean bidea garbitu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak