Martitzen goizaldean Zigarrolako BM supermerkatuan gertatutako eraso bat salatu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko azaroaren 6a

BM zigarrola eraikitzen.

Eraikuntza lanak zaintzen dituen pertsona izan zen erasotua. Debagoieneko ospitalean artatu behar izan zuten.

Gertaerak martitzen goizaldekoak direla adierazi dute Herrizaingo Sailetik. Gaineratu dute salaketa bat dagoela zaintzaileak jasandako erasoarekin lotuta eta pertsona hori Debagoieneko Ospitalean artatu behar izan zutela. Erasotzaileen inguruan informazio gutxi dute Ertzaintzan: "Ez dugu eraso horren zergatiaren inguruko informaziorik, eta ez dugu oraingoz lapurreta salaketarik jaso". Erasotzaileek ihes egitea lortu zutela esan dute Herrizaingo Sailetik.

Ikerketak martxan jarraitzen duela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak