Gau Eguna ospatu zuten atzo iluntzen Arrasaten. Txatxilipurdi elkartearen eskutik Portaloian egin zuten hitzordua herriko neska-mutikoek eta laster agertu zen eguneko pertsonaia nagusia: Ilargitxo. Gaua irudikatzen du Ilargitxok, eta horrekin batera iristear dugun negua. Gau ilunean argia egiten duen izarra da Ilargitxo horregatik maitu dute hainbeste neska-mutikoek.
Ospakizuna egiteko elkartutakoek kalejiran egin zuten Portaloitik herriko plazarainoko bidea. Bertan Txatxilipurdiko kideak zeuden zain ipuinak kontatzeko eta jokoak proposatzeko. Ipuinen tartean kontaketa mitologiko bat izan zen nagusi, baina ez bakarra.
Sua karta-jokoa, Kale kantoi jolas bilduma ipini zituen eskuragarri Txatxilipurdik, eta kalea haurren jolasleku bilakatzearen aldeko aldarria egin zuten ekintza horrekin.