Bi txapelketak Arrasateko Musakola kiroldegian jokatuko dira, eta horietan parte hartzeko, izen emate epe ezberdinak daude; tenisari dagokiona azaroaren 7an itxiko da, eta padel txapelketari dagokiona, berriz, azaroaren 13an.
Tenis txapelketa kirol hau praktikatzen duten zaletu guztiei egongo da zuzendua. Bada, hiru kategoria egongo dira: 16 urtez azpiko haurrak, gizonezko helduak eta emakumezko helduak. Izena emateko, interesa daukatenek ake.tenis@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute beraien izen, adin eta telefonoarekin. Horrez gain, izen emateak 5 euroko prezioa izango du Arrasate Kirol Elkarteko federatu eta bazkideentzat. Gainerakoek, 7 euro ordaindu beharko dute. Azken edizioetan bezala, txapelketako formatua kanporaketa bitartez izango da.
Padel txapelketari dagokionean, hau bikoteka jokatuko da eta bi kategoria izango ditu: emakumezkoak eta gizonezkoak. Parte hartzaileek, akepadel@gmail helbidera mezu bat bidali beharko dute beraien izenarekin eta telefono zenbakiarekin. Tenis txapelketan bezala, federatu eta bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkideak ez direnek, berriz, 7 euro.