Ekainaren 19an antzeztu zuten Arrasaten lehen aldiz, aurretik Aramaion eta Aretxabaleta taularatu ondoren. Domekako saioaz gain, azaroan beste bi emanaldi egingo dituzte; 20an Eskoriatzan eta 26an Abadiñon.
Etorkizuneko proiektuei buruz galdetuta zera adierazi du Mariasun Pagoaga taldeko kideak "2018an urteurren garrantzitsu bat dago eta horri buruzko lan bat prestatzen ari gara musikari eta abesbatzekin elkarlanean".