Txuma Murugarrenen doinuak, bihar, Arrasateko gaztetxean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 2a, 11:27

Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan kontzertua eskainiko du Murugarrenek, 22:00etan. Zerbait ari da gertatzen hor diskoa aurkeztuko du Arrasateko gaztetxean.

Txuma Murugarren beteranoa da Euskal Herriko rock eszenan. Sasoi Ilunak taldean hasi zuen bere ibilbidea 80ko hamarkadan pop eta rock iluna eginez. Eta 2000 urtean bakarkako ibilbideari ekitea erabaki zuen. Bere marka dute pop eta rockaren artean, ironiaren eta malenkoniaren artean, igeri egiten duten kantuek. Beti musikari onekin inguratuta, zazpigarren lan luzea dena kaleratu berri du, Zerbait ari da gertatzen hor izenekoa. Arrasaten egingo du diskoaren estreinaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak