Atlantako laukoteak bere lehenengo LPa aurkeztu zuen: Big Medicine. Maiatzean argitaratu zen, eta hamar abesti ditu, southern rock, blues eta americana generokoak.
Horien aurretik, baina, Donostiako The Young Wait taldeak egin zuen 45 minutu inguruko emanaldia. Gaztemania programaren eskutik egin ziren kontzertu horiek, Gipuzkoako gazteek eskaintza komertzialetik kanpo dauden musika taldeen kontzertuez goza dezaten; zuzenean eta prezio merkean.