36ko Gerrako fusilatuei omenaldia bihar Hernanin, tartean 39 arrasatearri

Gudarien batailoi bat. Argazkia: Ahaztuak 1936-1977.

Espainiako Gerran Hernanin fusilatu zituzten gizon eta emakumeak omenduko dituzte bihar, azaroak 5, Hernanin bertan. Orduko dokumentuek jasotzen dutenez, 1936 eta 1939 urteen artean 3.000 pertsona inguru fusilatu zituzten Gipuzkoan, horietako asko Hernanin. Tartean 39 arrasatear daude eta Arrasateko Udalak ere hartuko du parte omenaldian. 

Aurten 80 urte bete dira tropa frankistak Gipuzkoako hainbat udalerri armekin hartu zituztenetik. Orduko dokumentuetan jasotzen denez, 1936 eta 1939 urteen bitartean 3.000 pertsona inguru fusilatu zituzten Gipuzkoan, horietako asko Hernanin. Ondoren, herriko hilerrian lurperatuak izan ziren. Gaur egun, biktima horien artean 300 lagun inguru identifikatzea lortu da.

Memoria historikoaren alde

Azaroaren 5ean Hernanin egingo den omenaldian Arrasatek ere hartuko du parte, gutxienez 39 arrasatear identifikatuta daude-eta biktimen artean. Maria Ubarretxena alkatea eta Udaleko beste zenbait ordezkari politiko bertaratuko dira: "Udalak ezinbestekotzat jotzen du 36ko Gerran eta Errepublika garaian herriak eta bereziki herritarrek pairatutakoa berreskuratzea, garaiko gertakarien egia gizarteratu, islatu eta ezagutzera emateko. Arrasate eta arrasatearren bizipenei ahotsa emateko, hain zuzen".

Hernanin fusilatutako eta lurperatutako arrasatearrak:

  • Pedro Agiriano
  • Lorenzo Aranbarri Goñi
  • Francisco Bidaburu Aramburuzabala
  • Juan Bengoa
  • Mari Bengoa Elorza
  • Joseba Ceciaga Arrizabalaga
  • Sabino Echave
  • Raimundo Galdos
  • Miguel Gastañares Villar
  • Venancio Gastañares Villar
  • Isidro Iturbe
  • José Mari Madina
  • Norberto Mondragón
  • Paula Mugica
  • Gregorio Sampedro Aspiazu
  • Marcelino Ugalde
  • Jose Antonio Uriona
  • .../... Aramayonakoa
  • …./…. Severo
  • Agustin Aramburu
  • Joaquin Arin Arcipreste
  • Sra. De Berecibar
  • Ismael Diez Fernandez
  • Felix Elorza
  • Rufino Garitano
  • Leonardo Guridi Arrazola
  • Salvador Laspiur
  • Jose Markiegui Olizabal
  • Florencia Olazagoitia
  • Jesus Uranga
  • José María Urcelay Zarroa
  • ……UGT Unzillakoa
  • ….Unzillakoa
  • ….Camarero eta haren anaia
  • …. Maria izenekoa
  • Galarra baserrikoa
  • Elorrixa baserrikoa
  • Salamanca.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.