Brother Hawk Atlantako (AEBak) laukoteak bere lehenengo LPa aurkezten du: Big Medicine. Maiatzean argitaratu zen, eta hamar abesti ditu, southern rock, blues eta americana generokoak. Bi EP (Love Songs eta Affairs of Plain Living) eta Youtube bidezko zuzeneko saio bat (Live from Pack Life Recording) grabatu dituzte eta beren jaialdia sortu dute Atlantan (Brother Hawk’s Big Medicine Festival). Hori horrela, Blackberry Smokek, Joe Bonamassak edo Lynyrd Skynyrdek beren biretan parte hartzeko eskatu diete.
The Young Wait talde gipuzkoarra 2010ean sortu zen, eta harrezkero, bere helburua lehen eta orain berdina izan da, abestiak grabatzea eta kontzertuak egitea. EP bat, single bat eta taldearen izena duen disko berri bat daukate argitaraturik. Gaur egun, taldekideak dira: Fer Garcia (ahotsa eta gitarra), Jesus Aranberri (teklatuak), Asier Loyarte (baxua) y Andoni Etxebeste (bateria).