"Besaideko bazkide naiz eta ekimena oso interesgarria iruditzen zait. Lan handia ari dira egiten eta babesa merezi zuen. Sekulako saria da, gainera. Ekimenaren berri izan nuenean pentsatu nuen zozketa-txartela erostea; gero, kasualitatez, irabazi egin dut. Oso pozik noa", adierazi du irabazleak.
Etxeberriak gaineratu du datozen egunotan Ordesara joateko plana duela: "Argazkiak aterako dizkiot udazkenari eta ziur tokatu zaidan jantziren bat estreinatuko dudala. Primerako materiala da". Motxila bat, barruko termikoa, gizonendako zein emakumezkoendako kotoizko kirol jertse bana, haizetik babesteko txaketa, gizonendako zein emakumezkoendako Termina kamiseta bana eta Ispo Awards deritzon sariketa irabazi zuen txaketa.