Porturen, Mahomaren eta Julen omenezko jaialdia azaroaren 12an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urriaren 25a

Jul, Mahoma eta Portu, 1980eko hamarkadan emandako zuzenekoetan.

Kontzertu berezia eskainiko dute Perlata, Ezin Izan eta TxerRIPkumeak taldeek azaroaren 12an Arrasateko gaztetxean (22:30). Rip taldeko kide ziren eta egun hilda dauden Portu, Mahoma eta Jul Bolinaga omenduko dituzte; bi urtean behin egiten dute kontzertu berezia, aurten lehen aldiz Bolinagari ere eskainiko zaiona.

Perlata: Azkenaldian zeresana ematen ari den talde arrasatearra da. Maialenek, Jaionek, Anek eta Anderrek osatzen dute, eta rocka oinarri badute ere, askotariko doinuak entzun ahal izango ditu ikus-entzuleak euren zuzeneko indartsuan, ohikoak ez diren bertsio eta guzti.

Ezin izan: 1990eko hamarkadaren hasieran Donostian sortutako taldea, hardcore doinuak eskainiko dituzte. Gaizkiñe, Perrera eta Barrakos bezalako taldeetan ibilitako jendearekin sortu zen; lehen maketa 1993an kaleratu zuten.

TxerRIPkumeak: Azaroaren 12ko jaialdirako propio sortutako taldea da, Rip-eko bateria-jole Txerra Bolinagaren ekimenez sortua. Des-kontrol, Never Surrender, Enboskada eta Magnificent Seven taldeko kideek osatzen dute. 1980eko hamarkadaren hasieran Rip-eko kideengan eragin zuzena izan zuten taldeen bertsioak eskainiko dituzte.

Jaialdia iragartzeko kartela:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak