Guatemalako Rebeca Lane poeta, aktibista eta hip hop abeslaria eguenean Arrasateko gaztetxean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urriaren 25a

Rebeca Lane.

Eguen honetan, urriak 27, Rebeca Lane izango da Arrasateko gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ekintza taldearen Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan. Rebeca Lane Guatemalatik datorren poeta, aktibista eta hip-hop abeslaria da.

Emakumeen hip-hopa bultzatzeko Somos Guerreras ekimenaren sortzailea da Lane eta bere kantuetan Guatemalan bizi izandako diktadura salatu eta emakumeen eskubideak aldarrikatzen ditu. Ertamerikan eta AEBtan gero eta izen handiagoa hartzen ari den abeslariak bira honetan Euskal Herrian egingo duen azken kontzertua izango da eguenekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak