Hasieratik jarri dira aurretik etxekoak, baina Donibaneren defentsa zulatzea kosta egin zaie; haien atezainak, gainera, lanak bikain bete ditu. Hala ere, kanpokoen hutsak aprobetxatuta aurretik joan dira atsedenaldira (14-10).
Bigarren zatia lasaiago hasi dute Ford Mugarrikoek, erosoago. Donibanekoak, gainera, oso haserre ziren epaileen lanarekin eta horren eraginez kontzentrazioa galdu dute. Hala, jaun eta jabe egin dira etxekoak azkartasunez jokatuta, eta trenak bezala aurrean eraman du Donibane.
Bukaeran 36-20, eta garaipenari esker Donibaneren aurretik jarri da sailkapenean, bost punturekin berdinduta egon arren biak.
Izarraitz Aloña Mendik irabazi
Izarraitz-Muñoz Aloña Mendik, ostera, Muskizen jokatu du, eta bolada onari eutsi dio; izan ere irabazi egin du 29 eta 30. Bosgarren jardunaldia jokatu ostean, partidu bakarra galdu dute oñatiarrek eta zortzi punturekin dago.