Garagardo dastatzea, Ereindajanen eskutik

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko urriaren 21a

Datorren ostegunean izango da, hilaren 27an, 18:30etik 19:30era, Ereindajan dendan. Ereidanajeko bazkideendako dohain izango da eta ez direnendako bi euroren truke.

Nerea Makazagak, ZerB garagardoetako fundatzaileetako batek, emango ditu hasierako azalpenak garagardoa egitearen prozesuaren ingurukoak. Gero, ZerB-eko garagardo horia eta atera berri duten beltza dastatzeko aukera egongo da, eta Laugar etxeko beste garagardo bat, IPA estilokoa. Hartara, hiru garagardo desberdin antzematen ikasiko ahal izango dira. Horrekin batera, Ereindajan dendan aurki daitezkeen jaki desberdinekin konbinatuko dituzte garagardoak, ikusteko garagardoaren zaporeak nola antzematen diren jaki bakoitzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak