Gaur, martitzena, ERE prozedurako bigarren bilera izan dute Edesa Industrialeko langileen ordezkariek eta enpresako zuzendaritzak.
Zuzendaritzak ERE prozedura azaroan bakarrik aplikatuko dela jakinarazi die, egosketan bi astez eta garbiketan lau astez.
Komiteak, berriz, EREa baztertzeko jarrera berresten du, "enpresak dauzkan egiturazko arazoei ez baitie inolako konponbiderik ematen", eta "berresten" du "bideragarria izan daitekeela uste" duen proiektu horren "etorkizuna bermatzeko bideragarritasun plan bat aurkeztea beharrezkoa dela".