Domekan, urriak 23, auzolan txiki bat egingo da Arrasaten, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainaren hasiera irudikatze aldera. "Arrasatekoa, geroxeago Nafarroan egingo den handiaren erakusle izango da, auzolanaren eta elkarlanaren balioa azpimarratzeko ere balioko duena. Jenderik gabe ez dago auzolanik, ordea. Bailarako dozenatik gora eragile batu gara ekintza zein kanpaina osoa aurrera eramateko, baina domeka horretan norbanakoak ere beharko ditugu, 60 bat lagun, denon artean mila kaxa inguru prestatzeko. Baietz erronkari erantzun!", adierazi dute AEDtik.
Boluntario moduan izena emateko AEDra deitzearekin (943 77 12 28) edo helbide elektronikora idaztearekin (aed@aedelkartea.eus) nahikoa izango da.