Petti eta Etxeko Uzta urriaren 20ko Kooltur Ostegunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urriaren 18a

Petti eta Etxeko Uzta taldea gonbidatu du Kooltur Ekintza taldeak urriaren 20ko Kooltur Ostegunerako (22:00). "Bakarrik zein musikari gehiagorekin lagunduta, arima jartzen du eta hori entzuleengana heltzen da beti", diote Kooltur Ekintzakoek Pettiren gainean.

Berriki Hotzikarak disko luzea argitaratu du eta horixe aurkezteko Etxeko Uzta musikari handien lagun koadrila batu du: Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria).

Ibilbide luzea

Berako Petti musikariak 1997an ekin zion bakarka aritzeari eta kantu propioak idazteari. Ordutik zazpi disko luze eta beste zenbait musikarirekin batera gauzatutako proiektuekin laupabost lan erditu izan ditu. Bluesaren maitalea, erraietako folka berpizteko gauza, rockeroa, kantari aparta eta, batez ere, egiten duen guztian bihotza jartzen duen musikari eta pertsona erraldoia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak