Musakolako Gazte Eguna urriaren 22an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urr. 17a, 15:28
Iazko Gazte Eguneko herri bazkaria.

Musakolako auzo alkatetzaren eskutik, Gazte Eguna ospatuko dute aurten ere. Laugarren edizioa izango du jaiak, ohiko egitarauarekin. 13 urtetik beherako gaztetxoendako bazkariak ez du hutsik egingo; egunean bertan eman beharko da izena herri eskolan, 10:00etatik 12:30era.

Jarraian, auzo alkatetzatik prestatu duten egitaraua:

11:00etatik aurrera:

Herriko gazteendako jolasak :

-       Puzgarriak

-       Aurpegi margoketa

-       Hi selfie jolasa

Eguerdian:

         13:30 -14:00 Herri bazkaria auzoko gazte eta koadrilendako (13 urtetik beherakoentzako. Doan eta bertan apuntatu 10:00etatik 12:30era- Plaza mugatuak )

Arratsaldez:

-       Karaokea

-       Ping-pong eta futbolin txapelketak 

Lekua:

         Musakolako Herri eskolan, gazte txokoaren parkean.

Bazkarirako izen ematea bertan (10:00etatik – 12:30era)  PLAZA MUGATUAK

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak