Mugikortasun Planaren helburuak izango dira, besteak beste, udalerriaren mugikortasunaren berri jasotzea (zoruaren erabilera, egon dauden jarduerak, bideak, irisgarritasuna, garraioak, aspektu sozioekonomikoak, ingurumen aspektuak), elementu esanguratsu bakoitzaren gaineko diagnostiko tekniko bat egitea, aztertutako arlo bakoitzaren inguruan prebentzio eta zuzenketa neurriak proposatzea, dirutan baloratutako jardun programa bat egitea eta inguruko beste mugikortasun planekin koordinatzea.
Intra eta Elhuyarrekin batera
Honako hau izango da prozesuaren dinamika: diagnostikoa egin, helburuak zehaztu, ekintza plana egin, ekintza programa definitu eta azterketa sozio-ekonomikoa garatu. Udalak, Mugikortasun Planaren garapena errazteko, bi enpresa kontratatu ditu: Intra enpresa, planari lotutako ingeniaritza lanak egiteko eta Elhuyar enpresa parte-hartze prozesuan laguntzeko.