Egitarau bereziarekin hasteko, hilabete honetan, Sexijentziak askatuz bakarrizketa eskainiko dute. Poltsiko antzerki honek, harreman erotikoen inguruko begirada umoretsu eta kritikoa taularatzen du, hain zuzen ere. Urriaren 21ean, ostiralean, bi emanaldi eskainiko dira Itziar Saenz de Ojer Bazen Behin Klown-eko kidearen eskutik. Lehenengo emanaldia, Etxaluzen izango da hirugarren adinekoei zuzenduta, arratsaldeko 17:00etan, gazteleraz, eta bigarren emanaldia, Kulturateko Areto Nagusian izango da, 20:00etan, euskaraz, herritar guztiei zuzenduta.