'Airean marrazten'

Ubane Madera 2016ko urr. 17a, 08:54
Iñigo Arregi artistaren obretako bat.

"Ostiralean, urriak 14, Iñigo Arregi arrasatearraren erakusketa ederra inauguratu zen Gasteizen. Arrasatetik sortu den artista plastikorik nabarmenaren aparteko erakusketa borobil eta ausarta da, Vital Fundazioa Aretoan jarri dena". Josemari Velez de Mendizabalen Debagoieneko historialariaren berbetan agerikoa den moduan, "ikusteak merezi du". 

Hain justu ere, Velez de Mendizabali eskatu zizkioten erakusketaren katalogorako berba batzuk. Segidan bertako pasarte bat: "Iñigo Arregiren obra espazio hutsak doa betetzen, artez gainezkatzen ditu. Eta naturarekin bezala, ezer ez da errepikatzen bere eskaintza etengabean. Artistaren sortzeko indar beti hazgarriarekin doa aldatzen. Sortu eta hazi. Ez al da hori, apika, izanaren ziklo naturaleko arrazoi hutsa? Bizia bera da".

Testua osorik irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogera jo daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak