Liskarra izan da goizean Arrasateko Zarugalde kalean

Goiena 2016ko urr. 16a, 13:34

Lekuko batek Goienari adierazi dio 08:00etan izan dela, eta hainbat lagunek elkar jo dutela: "Auto baten gainetik ere ikusi dut bat". Borrokan parte hartu duten bi lagunek korrika alde egin dutela azaldu du, eta besteak han geratu direla. 08:20an Ertzaintzaren bi ibilgailu eta Udaltzaingoaren hiru ziren lekuan, lekukoaren arabera. Ertzaintzatik adierazi dute han zirenek ez dutela ezer esan nahi izan, eta horretan geratu dela kontua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak