Ibai-Arteren 'diru zaparrada' urriaren 15etik azaroaren 15era

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urriaren 14a

Ibai-Arte elkarteko denda bat, Olarte kalean.

Ibai-Arte merkataritza elkarteak kanpaina berri bat abiatu du: Diru zaparrada. Urriaren 15etik azaroaren 15era Arrasate Txartelarekin ordaintzen duten bezeroen artean 50 euroko erosketa txartelak zozketatuko dira. Sari banaketa azaroaren 19an egingo da, Seber Altube plazan (13:30).

Hamar eurogatik gorako Arrasate Txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean 50 euroko erosketa txartelak zozketatuko dira. Sariak ausaz aterako dira eta bezeroak ordainketa egiten duten momentuan jakingo du saritua suertatu den edo ez. Nahitaezkoa izango da saria sari-banaketan jasotzea; azaroaren 19an egingo da sari banaketa, Seber Altube plazan (13:30). Erosketa txartelak abenduaren 17an iraungiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak