Blanca Martinez eta Montse Roldánen pinturak egongo dira ikusgai. Bi margolariak, Arrasate Margo Taldeko kideak dira bere sorreratik, eta erakusketako margolanetan, oli-pinturez egindako paisaiei beste mintzaira bat eman diote; keinuak eta pasioa protagonista nagusi bihurtu dira, koadro askotan abstrakziora helduz. Erakusketa arratsaldeko 19:00etan inauguratuko da, eta bisitariek koadroak ikusteaz gain, hauek erosteko aukera izango dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.