Iñigo Arregiren 'Airean Marrazten' erakusketa, Vital Fundazioa Aretoan ikusgai

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko urr. 13a, 14:31
Iñigo Arregi

Bihartik aurrera, azaroaren 27ra arte, Arrasateko artistaren 25 eskultura eta 20 erliebe ikusgai egongo dira Gasteizen. Gainera Gauerdiko Zuhaitza izeneko Arregiren beste eskultura erraldoi bat jarriko dute Foruen plazan.

Vital Fundazioa Aretoan (Posta 13-15, Gasteiz), datorren ostiraletik aurrera, ‘Airean Marrazten’, Iñigo Arregi Arrasateko artistaren eskultura-erakusketa. Orotara 25 eskultura erakutsiko dira –horietako hamahiru formatu handian- eta 20 erliebe. Korten altzairuaren eta Arrasateko ingurunearen eraginaren artean eraikitako ibilbidea irudikatzen dute lan horiek. Vital Fundazioa Areto barruan erakutsiko diren lanez gain, formatu handiko beste eskultura bat instalatuko da (3,5 metroko altuera eta 3.500 kiloko pisua), Gauerdiko Zuhaitza deritzona, Foru Plazaren aurrez aurre. Erakusketa, Vital Fundazioak antolatua, azaroaren 27ra arte izango da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak