219 langileri eragiten die neurriak, hain justu ere, garbiketa eta egosketa plantei, Garagartzako lantegiko iturriek Goienari adierazi diotenez.
Jorge Parlade CNA Taldeko buruak adierazi du, bestalde, merkatu berrietara zabaltzeko "ahalegin berezia" egin duela taldeak 2016an eta Espainiako merkatuan "indartu" egin duela posizioa. Zentzu honetan, esan du Edesa Industrialen salmentak %58 haziko direla 2016an. Hain zuzen ere, Espainia eta Hego Euskal Herriko merkatuan, %58 haziko dira salmentak eta, nazioartekoan, %64.
Parladeren esanetan, CNA Taldearen proiektuaren bilakaeraren emaitza dira zenbaki hauek. Baina ez du beste ezer adierazi Garagartzako lantegian produkzioa eteteko hartutako erabakiaren gainean.
2017ra begira, Lerro Zuriko produktu berriekin lanean dihardutela eta "berritasun garrantzitsuak" izango direla aurreratu du Parladek. Hil honetan taldearen webgunea berrituko dutela ere esan du eta amaitu du aipatuaz taldea hurrengo urteetarako plan estrategikoa lantzen ari dela eta, besteak beste, taldearen hazkundea ekarriko lukeen aliantzen gainean ari direla lanean.