Auzoko ekimena, euskal hiztunen beharrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urr. 11a, 12:52
Atzoko aurkezpeneko une bat.

Ekin elkarteak antolatuta, Auzokoak dokumentalaren emanaldia izan zuten atzo Arrasateko Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Dokumentalaren bueltan izandako tertulia interesgarria izan zela diote antolatzaileek: "Euskaratik hurbil bizi diren auzotarren inplikazio falta ondorioztatu genuen, hots, euskarara hurbildu nahi dutenei bidea erraztuko liekeen herriko euskal hiztun, benetako herritar sentiarazi eta integraziorako bidea erraztuko liekeen auzotarrak beharrezkoak ditugu".

Antolatzaileek honako mezua bidali dute:

"Auzokoak dokumentalaren emanaldira jende gutxi etorri bazen ere, eskerrak eman nahi dizkiegu etorritako guztiei, tartean, Arrasateko zinegotzi diren Amaia Larrañaga eta Amaia Azpiazuri.

Emanaldiaren alde positiboaz geratzea erabaki dugu; etorri zirenen gaiarekiko interesaz eta arduraz, alegia. Tertulian aritu ginen gustura, dokumentalak sortutako sentsazioak eta iritziak partekatuz. Gainera dokumentalaren protagonista batzuk ere bertan izan genituen, baita Auzoko egitasmoaren sortzailea den Euskaltzaleen Topaguneko ordezkari bat eta Arrasateko Auzoko egitasmoan aritu diren auzotar eta dinamizatzaileak ere.

Beraz, zuzenean eta aurrez aurre jaso izan zuten ikusle-entzuleek haien esperientzia eta gogoetak. Auzokideak, hau da, euskarara hurbildu nahi dutenak, badaude, baina euskaratik hurbil bizi diren auzotarren inplikazio falta ondorioztatu genuen, hots, euskarara hurbildu nahi dutenei bidea erraztuko liekeen herriko euskal hiztun, benetako herritar sentiarazi eta integraziorako bidea erraztuko liekeen auzotarrak beharrezkoak ditugu.

Bukatzeko esatea, ikusleek dokumentala oso gustuko izan zutela, barruak astindu eta hausnarketarako bidea zabaltzen duela aitortu ziguten". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak