Duela 40 urte, beste hainbat euskal talderengan -Indar Trabes, Sakre, Lisker, Enbor, Itoiz- eragin zuten Camel, Yes, Jethro Tull eta beste talde handi asko ekartzen ditu gogora proiektu berri honek. Beste soinu eta joera batzuetatik ere edaten du, ordea, Zingirak.
Sharon Stoner taldeko abeslari eta baxu jotzaile Iñigo Ibarrondo oñatiarra gidari, ondo ezagutzen dituen Egoitz Olalde bateria jotzailea eta Mikel Zarketa gitarra jotzailea ditu lagun zuzenean.
Diskoa, halere, bere kabuz eta mimo handiz, sormen ireki eta ase ezinaz, osorik grabatu du Ibarrondok. Harena da proiektua. Instrumentu ia guztiak grabatu ditu. Eta abestiak nahastu eta diskoa ekoiztu du. Maisu eta artisau lana.
Hemen entzun daiteke. Zuzenean, ostegunean.
Kooltur Ostegunak ekimenak segida izango du urrian, beste bi emanaldi hauekin:
- Urriak 20: Petti & Etxeko Uzta.
- Urriak 27: Rebeca Lanne.
Bestalde, urriko kartelean Muchachos Afrobeat Band taldea iragarri bazuten ere, talde honek kontzertua bertan behera utzi du.