Parte hartzaileek boluntariotza eta elkartegintza inguruko legeak ezagutu, elkarteen errealitatearen azterketa burutu, proiektuen garapen eta kudeaketa pausoak landu eta eskuratu ditzaketen diru-laguntza eredu ezberdinak aztertuko dituzte, besteak beste.
Urriaren 17tik 20ra
Ikastaroa doakoa izango da eta urriaren 17tik 20ra bitarte eskainiko da Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Formazioa 4 orduko 3 saio praktikoetan banatuko da eta parte hartzaileek bi ordutegi izango dituzte aukeran: goizeko 10:00etatik 13:00etara bata eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitarte bestea. Taldeak gehienez 12 lagunez osatuta egongo dira.
Izen-ematea, bihar arte
Udalak adierazi du dagoeneko zabalik dagoela izen-emate epea; interesatuak urriaren 11ra arte matrikulatu ahal izango dira, prebentzio@arrasate.eus helbide elektronikoan edo 943 428 013 telefonora deituta.