Norgehiagoka borobila jokatu du Ford Mugarrik Muskizen kontra eta denboraldiko lehen garaipena eskuratu dute moreek. Neurketako lehenengo gola bizkaitarrek lortu dute, baina markagailua iraili ostean, Arrasateko taldea aurretik mantendu da partida osoa. Lehenengo zatia, hala ere, nahiko parekatua joan da Iturripen. Defentsan sendo ibili dira bi taldeak, baina Muskizek akats ugari egin ditu trantsizioetan, eta moreek ederki aprobetxatu dute aukera, atsedenaldi luzera 19-12ko markagailuarekin joateko.
Bigarren zatian Ford Mugarri jaun eta jabe izan da kantxan, eta markagailuko aldea aise handitu du (25-15). Erasoan bikain ibili dira moreak, eta Arrasateko atezainek ere erakustaldia eskaini dute baloi ugari desbideratzen. 30-18koarekin norgehiagoka erabakita utzi dute moreek, eta azkeneko minutuetan lasaiago jokatu dute. Azken emaitza 37-24koa izan da.
Izarraitz-Muñoz Aloña Mendi
Oñatiko taldeak garaipen bikaina lortu du etxetik kanpora Pulpo taldea 21-28 garaituta. Izarraitz-Muñoz Aloña Mendik denboraldiko bi neurketak irabazi ditu, eta datorren jardunaldian derbia jokatuko dute Zubikoan Arrasateko eta Oñatiko taldeek.