Fagor Arraste Deutschland GmbH du izena filialak, eta “Alemaniako merkatuak Fagor Arrasaterendako duen garrantzia” aitortzen du, Fagor Arrasateren esanetan.
Bertan jardungo dute komertzialek, teknikariek, mekanikariek, programatzaileek eta proiektu-kudeatzaileek.
Arrasateko kooperatibak honako hau esan du: “Filial honekin, gure bezeroen behar eta eskaerak asetzeko moduan gaude. Izan ere, zuzenean Alemanian eta alemanez emandako proiektu-kudeaketa profesionala eta zerbitzu azkar eta trebea eskatzen digute bezeroek”.
Bost langiletik hamarrera
Filiala Hilpolstein-en egongo da eta, sortuta dagoen arren, 2017ko udaberrian inauguratuko da. Bulegoak eta muntaketa-lantegia izango ditu, eta baita lantegi-grua bat ere, 500 m2-koa.