Abesbatzako Juan Antonio Barriocanal lehendakariak Mensajeros de la Paz erakundeari buruz erreportaje bat ikusi zuen, eta kontzertu bat egitea pentsatu zuen. Hala, Madrileko Chueca auzoko Angel Garcia Rodriguez San Antón elizako apaizarekin harremanetan jarri eta proposamena eginda, honen baietza jaso zuen.
Mensajeros de la Paz gobernuz kanpoko erakundeak migratzaileei oinarrizko laguntza ematen die, batez ere, haurdun dauden emakumeei eta haurrak dituzten emakumeei. Hala, beraiei elkartasuna adierazteko izango da kontzertua.
50 lagun inguru irtengo dira Arrasatetik, eta azaroaren 5ean, 20:00etan kontzertua egingo dute. Hurrengo egunean, berriz, Madril bisitatzeko aprobetxatuko dute, eta arratsalde partean etxerako bidea hartuko dute.
Errepertorio zabala
Hauek izango dira Madrilen abestuko dituzten kantuak:
- O Magnum Misterium
- Peccanten Me Quotidie
- Birjina Maite
- Lux Fulgebit
- Aita Gurea
- Oi Ama
- Chiquitita
- Te Quiero
- Satin Doll
- Lata de Agua
- Aitormena
- Mutil Txaleko Gorri