Kurtzetxikiko gotorlekua ikertzera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urriaren 5a

Lanak Kurtzetxikin.

Kurtzetxikin gotorleku bat egon zela zioen albistea irakurri ostean, Arrasateko Udalak ikerketa burutzeko proposamena luzatu zion Aranzadi elkarteari. Haren jatorria dokumentatzea "ezinbestekoa" dela uste dute, ezagutzeko gune horren garrantzia. Aranzadiko Alfredo Morazaren zuzendaritzapean abiatuko da ikerketa.

Ikerketarako hainbat zundaketa egingo dituzte eta hainbat artxibotan dokumentazio aztertuko dute. Helburua da gotorlekua datatzea, haren gaineko ezagutza dokumentatzeko eta ezagutzera emateko.

Albistea ezagutu bezain azkar, Udala harremanetan jarri zen Aranzadirekin eskatzeko aurkikuntza horren gaineko dokumentazio azterketa proposamena. Proiektua ezagutu ondoren udalbatzak onartu zuen, uztailaren 12an, 12.669 euroko kontusaila sortzea 2016ko udal aurrekontuaren kredituen aldaketarako espedientearen barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak