Izan ere, gobernuaren proposamenari emendakin bana aurkeztu zioten EH Bilduk eta Irabazik, eta Baleikek ezezko borobila eman zion proposamenari. Era berean, gobernuko kide den alderdi sozialistak denbora falta salatu zuen emendakinok aztertzeko.
Ez zen espero alderdi sozialista abstenitzea, eta EAJk nahikoa babes izango ez zuela ikusita, gaia hurrengo osoko bilkura baten lantzea proposatu zion udalbatzari. Azken proposamen hori aho batez onartu zen. Beraz, arrasatearrek 2017an ordaindu beharko dituzten zergen eta tasen ordenantza aurrerago onartu beharko da.