Hain justu ere, Montianorekin batera, Frantzisko Resusta Maixor (zuriz jantzita) azaltzen da, Union Cerrajeraren zuzendarietako bat, eta bere eskuman dagoena Jose Maria Arizmendiarrieta da.
Eskola Profesionala
"Arizmendiarrieta Aprendizen Eskolan aritu zen, Unión Cerrajeraren instalakuntzetan, baina hura ez zitzaion nahikoa iruditu eta bide berri bati ekitea erabaki zuen, herri osoari irekia. 1943rako martxan zeukan bere eskola, Eskola Profesionala, eta Viteri Fundazioaren ikastetxea erabili ahal izan zuen, Fundazioaren beraren estatutuetan oinarritua", kontatzen du Debagoieneko historialariak 1949an jaiotakoen blogean.