Jarraian, Zaharberrikoek bidali duten oharra osorik:
"Dotore jantziko zara, jakina, eta eguerdirako kalera lagunengana; Maritxu Kajoi eguna berezixa da Arrasatekuontzat, jai egun ederra, kalian ibiltzekua, bestiekin partekatzekua, umore onian herri egittekua. Elkarrekin egoteko eta dana konpartitzeko eguna da, txikiteuan ibiltzeko ohituria hortik dator eta, lagun-artekotasuna lantzetik, hobetzetik, bultzatzetik.
Hartu-emun horretan guztixetan ez baztartu inor, danok errespetuakin tratau, ez emun kalabazarik ondokuari, ez emun kalabazarik euskeriari. Euskeraz egizuz harremanok eta euskeraz egitten hasi diran barrixei be bidia zabaldu, erraztu...
Zahar-Berrin biltzen diranak euskeria erabiltzeko bidiari ekin dotse eta proiektuak aurrera egitteko laguntzia bihar daue; kalian euskeraz zu ikustia eta entzutia, alde batetik, eta laguntza ekonomiko txikitxo bat, bestetik.
Kalabaziakin urtengo gara aurten be, tabernaz taberna, gure karro eta guzti, eta pisua asmatzeko jokua egingo dogu zurekin: emun euro 1 eta pisua esan, besterik ez... Gehixen hurbiltzen danak, pisua gainditxu barik, bertako produktu ekologikuen saski ederra irabaziko dau.
Ez emun kalabazarik euskeriari, egin apustu!".