"Familia bat izan ginen eta oraindik ere familia bat gara; jokatzeari utzi ostean ere urtero elkartu izan gara. Orain, 35. urteurrenean, ahalik eta jende gehien elkartzea gura dut. Horixe da nire obsesioa". Hitz horiek ditu Toñin-ek 1970. urte inguruan abiatu zuen abentura gogoratzean. Orain arte elkarte gastronomikoetan egin izan dituzte ospakizunak eta aurten, urteurren borobila aitzakia, kanpoan egingo dute bazkaria: "Jendeak ikus dezala oraindik ere familia bat garela".
Argazkia: 1988-1989 denboraldiko talde argazkia, Atxabalpen.
Familia horren parte izan zirenek izena eman dezaten Toñin-ekin harremanetan jarri beharko da urriaren 15a baino lehen.
Argazkia: Pedruskoko lehen taldeetako bat, 1970eko hamarkadaren hasieran.
Argazkia: 35. urteurreneko propio ateratako txapa.