Urriaren 8an egingo duten Arrasate Oñati Herri Lasterketarako gero eta gutxiago falta da. Izen ematea oraindik irekia dago, eta horrela segituko du lasterketa baino egun bat lehenago arte; interesatuek www.herrikrosa.eus webgunean eman beharko dute izena. Webguneaz gain, parte hartu nahi dutenek Arrasate eta Zumarragako Intersport Loramendi kirol dendetan izena emateko aukera izango dute.
Urtero bezala, ibilbideak 12 km. izango ditu; irteera Arrasateko Garibai Etorbideaan eta helmuga Oñatiko plazan kokatuko dira. Lasterketa arratsaldeko bostetan hasiko da, eta, korrikalariez gain, patinatzaieek ere parte hartu ahal izango dute.
Azaroan Antxintxika krosa
Lasterketa egiteko hilabete baino gehiago geratzen da, baina 12. Antxintxika krosak ere zabalik dauka izen-emate epea, azaroaren 3ra arte. Parte hartu nahi dutenek www.kirolprobak.com webgunean eman beharko dute izena.
Krosa azaroaren 5ean izango da, eta, korrikalariez gain, patinatzaile eta gurpil aulkian daudenek ere daukate parte hartzeko aukera. Soraluzetik Bergararaino joango den lasterketak 10 km izango ditu.