B.A.R (Bourbon And Roots) orain gutxi sortu zuten Aitor Etxagibelek (bateria), Aitor Morenok (kontrabaxua) eta Jaime Lizeranzuk (gitarra eta ahotsa); atzokoa euren bigarren kontzertua izan zen. Bluesa oinarri askotariko doinuak lantzen dituzte; ibilbide luzeko musikariak dira hirurak eta hori agerian geratu zen atzoko emanaldian.