Josu Zubia entrenatzailea oso pozik zegoen partiduaren ostean: "Atsedenaldira banako berdinketarekin heldu arren jokalariei esan diet bide horretatik jarraitzeko, jokoa eta jarrera oso onak ari zirela izaten. Eta halaxe izan da gero. Taldea oso konstantea ibili da, eta igarri da fisikoki ere hobeto gaudela".
Liga hasiera ederraz galdetuta, honako hau dio Zubiak: "Emaitza on hauek garrantzitsuak dira konfiantza hartzeko eta igo berriak izanda, inportantea da puntuak ahalik eta lasterren pilatzen joatea. Bestela aurrerago urduritasunak hasiko lirateke... Gainera, izko dinamikari eusten diogu, hau da, ez da inor ezinbestekoa talde honetan, eta entrenamenduetako lana itzela ari da izaten. Hauxe da bidea".