Beteranoen laguntzarekin, liga irabazten hasi du ART-ek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko urriaren 1a

Ander Zubizarreta arrasatearra baloiarekin.

Gasteizko Gaztedi B taldearen aurrean 19-12 nagusitu da Arrasate Rugby Taldea. Lehia parekatua izan da, baina azkenean merezita irabazi dute arrasatearrek. Aipatzekoa errugbia utzita zuten jokalari batzuen ekarpena. "Asko eskertu dugu etorri izana, bestela ez ginen 15 jokalari izatera helduko. Euren esperientzia igarri da zelaian, gainera", adierazi du Xabier Gardoki Jabo-k, gaur entrenatzaile lanetan ere –Igor Isasi ezin izan da egon– aritu den kapitainak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak