Mondrabike martxa errotu den zalantzarik ez dago. Erreferente da; ikusi besterik ez dago kanpotik etorri ohi den ziklista multzoa. Bertako askorendako ere urteroko zita izaten da. Antolatzaileak kezkatuta zeuden atzoko euriak ibilbidean nola eragingo zuen, baina dena ondo joan da: "Euria ez du hainbat egunetan jarraian egin eta hori igarri da. Bustita egon arren, lokatzik ez zegoen. Parte hartzaileek adierazi digutenez, orduak aurrera egin ahala hobera egin du, gainera. Jendea gustura geratu da eta ez dugu istripurik edota bestelako intzidentzia aipagarririk izan".