Gaurkoa, urriak 1, izango da egun handia: umeendako jolasak eta I. San Migel ginkana (11:30), Gorriti eta bere animaliak (17:30), trikitilariak (19:30) eta Buzkantza Rock jaialdia (22:30). Jaialdiaren laugarren edizioan honako musika taldeek joko dute: Paranoia, Perlata, Krisis, Las Tuerkas eta Kadena Perpetua.
Domekan, urriak 2, San Migelen omenezko meza (11:00) eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen emanaldia izango dira (12:30). Jaiak borobiltzeko auzo bazkaria egingo dute, 14:30ean hasita.