Arrasateko Emakume Gazte Asanbladak (AEGA) deituta, manifestazio feminista egingo dute Maritxu Kajoi egunean, Txosnagunetik abiatuta (00:00). "Helburua, gauak eta kaleak gureak direla aldarrikatzea izango da eta kalean dabiltzan matxirulo guztiei kalean lekurik ez dutela ozen oihukatzea! Eraso sexistarik gabeko jaiak eta herriak nahi ditugulako eta aske bizi nahi dugulako!", adierazi dute ohar bidez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.