Jardunaldiari hasiera emateko, aurkezpena egingo dute Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak, Alfredo Ispizua EKGK-ko –Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua– kideak eta Rosa Lavin KONFEKOOP-eko –Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa– presidenteak.
Ondoren, bideo bat erreproduzituko dute, Zer da zuretzat kooperatibismoa? eta hori bukatzean, eztabaidarako tartea irekiko da, aipatu moduan, kooperatibismoak egiten duen ekarpen sozialaren gaineko eztabaida, hain zuzen.
Horrez gain, Lan Elkartuko kooperatibismoa, parte-hartzea eta nortasuna ere landuko dira, Ekoizpeneko eta Zerbitzuetako Kooperatiben Nazioarteko Erakundearen eskutik.
Bukatzeko, eztabaidatutako eta landutako gaien gaineko ondorioak aterako dituzte eta gero, luncha egongo da.
Parte hartzeko deia
Foroan parte hartzeko deia luzatu die Forokoopek herritarrei, euren "kezkak, hausnarketak, iradokizunak eta kritikak" helarazteko gonbita eginez.