Abuztu amaieran ekin zieten entrenamenduei Arrasate Errugbi Taldeko talde gehienek, tartean senior mailako mutilek. Eta, entrenamenduekin batera lagunarteko bi partidu jokatu dituzte. Lehenengoan, Hernaniren kontra jokatutakoan arrasatearrak esku hutsik itzuli ziren, baina bigarrenean, joan den astean, zuri-moreek 14-24 hartu zuten mendean Elorrio.
Bi partidu jokatu dituzte
Hala, Euskal Ligako 2. mailan, Gaztedi B, Nerbioi, Funes, Bera Bera B, Uribealdea B, La Unica B, Uni Bilbo B, Zaisa Txingudi, Hernani C, Elorrio eta Zornotzako izango dira Kanpanzar Arrasateren kontrarioak. Denboraldiko lehenengo faseak itzuli bakarra izango du, hau da, sarrailagileek orotara 12 partidu jokatuko dituzte. Eta, lehenengo lau sailkatuak A fasera sailkatuko dira, igoera jokoan egongo den fasera, alegia.