"Adinen araberako multzoak egiten ditugu, eta oraindik lekua dugu gaztetxo gehiagorendako. Horrenbestez, atletismoa poliki-poliki gertuagotik ezagutu gura dutenek ez dezatela zalantzarik izan, eta gerturatu daitezela Mojategira, bertan azalduko diegu zein den Atletismo Eskolaren funtzionamendua", adierazi du Fernando Zufiriak. Eskolakoak eguazten eta egubakoitzetan entrenatzen dira (18:00-19:00).